Nahiz eta jakin bertsolaritza aspalditik existitzen dela, ez dakigu zehatz
mehatz noiztik existitzen den. Jakin badakigu 1801. urtekoa dela aurkitutako
lehen bertso idatzia. Orduan, bertsolaritza komunikabide gisa erabiltzen zen, Euskal
Herrian gaur egungo egunkariaren edo telebistaren papera zeukan. Gaur egun ordea, helburu desberdinak dituzte eta leku desberdinetan egiten dira, horietako bat eskoletan. Euskara eta literaturaren arloan lantzen den gai bat da, izan ere, bertsotan dakien pertsona bat eskoletara hurbiltzen da eta bertako ikasleei bertsoen garrantziaz, historiaz, egituretaz, neurrietaz eta abar. hitz egiten die. Post honetan aurkitzen den informazioa erabilgarria izan daiteke, bertsoen inguruko jakintzak finkatzeko.
Bertsolaritza, ahoz egiten den literatura da, izan ere, kantu inprobisatu
bat da. Bertsolariak bertsoa botatzeko geldi egoten dira, besoak atzean edo
poltsikoetan eta geldi dituztelarik. Izan ere, bertsoaren helburua bertsoaren bidez ikusleen atentzioa
deitzea da eta ez mugimenduaren bidez.
Txapelketa finalak BECen ospatu egiten da, sei ordu irauten du, hain zuzen
ere, hiru goizean eta arratsaldean beste hiru. Gainera, ekintza kultural gutxik
lortzen dute hainbeste pertsona biltzea.
Bertsolariek bertsotan hasi baino lehen, bertsoaren amaiera pentsatzen
dute. Hortik abiatuta bertsoa osatzen dute. Bertsoak hiru ezaugarri nagusietan
oinarritzen da. Lehenik eta behin doinua, hau da, testuinguru bakoitzera bertsoa
moldatu beharko dugu. Bigarrenik neurria, silaben kopuruaren garrantzia.
Azkenik, errima, hitzak bukaeran antzekotasuna izatea.
Bertsolariak bertsotan ibiltzen direnean ariketa desberdinak egiten dituzte.
Alde batetik, bakarka kantatzea, gai bat emanda horren inguruan kantatzea.
Bestetik, lau errimak emanda bertsolariak bertsoa egitea. Beste ariketa bat izan
daiteke ofizioetan kantatzea, hau da, bakoitzari rol bate maten zaio eta bertsolari
bakoitzak rol horretatik abesten du.
Bertsolaritzan normalean honako egitura hauek erabiltzen dituzte. Koplak lau
lerroetakoak izaten dira. Zortzikoak, zortzi lerroko bertsoak dira eta hamarrekoak,
hamar lerrokoak. Bertsoak, silaba kopuruen arabera bebai sailkatzen dira, 7-6 txikiak
eta 10-8 handiak.
Bertsolaritzaren
inguruan informazio gehiago bilatzen bazabiltza, hona hemen Eusko Jaurlaritzak
sortutako webgune bat http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bertsoa/eu_1338/bertso01_e.html
Gainera, Mailan Lujanbiok eta Amets Arzallusek egindako bertso batzuk uzten dizkizuet behean, zuen interesekoak izan daitezke eta!
Maialen Lujanbio (Bertsolari Txapelketa Nagusia): https://www.youtube.com/watch?v=AIiE4Mk2X7g
Amets Arzallus: https://www.youtube.com/watch?v=ENaWHZnk6kA
No hay comentarios:
Publicar un comentario