lunes, 8 de abril de 2019

HERRI KIROLAK



Eguneroko lana eta batez ere baserrikoa, da kirol honen oinarria, izan ere, herri kirolak eta apustuak betidanik elkarrekin joan dira.

Herri kirolak garai bateko  eguneroko lanean eta batez ere baserriko lanean oinarrituta, aisialdiko jardun bihurtu dira.  Aspaldian, aurkarien artean apustuak egiten ziren, dirua edo aziendak jokatuz.

Euskal Herriko herrialde bakoitzak badu bere espezialitatea. Bizkaian eta Gipuzkoan idi probak dira ezagunenak, Nafarroan aizkolapustuan eta Iparralden laztoa altxatzea, orga jokoak, ontzi eramatea, besteak beste.

Urtero, herri kirolen saioak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal Herriko jai desberdinetan ikusteko aukera izan dezakezu, hala nola: Aste Nagusian, San Ferminetan edota Gasteizeko jaietan. Baina ere aipatu beharrekoa da hezkuntzan landu beharrreko alderdia dela, izan ere, heziketa fisikoan landu egiten diren ariketak izaten dira jarraian ikusiko ditugunak. 

Gaur egun, apustuen ohitura hori gutxitzen ari da. Izan ere, Herri kirol federazioa sortu zenetik txapelketak eta erakustaldietan gehiago oinarritu da. Gainera, kirol hau aspaldi praktikatu egiten da eskoletan, batez ere honako proba hauek:

SOKATIRA PROBA
Sokatiran, bi talde desberdinek soka baten alde bietan jartzen dira eta talde bakoitzak bere aldera tira egiten du. Normalean zortzi pertsonaz osatutako taldeak izaten dira, baina badira 4 pertsonaz osatutakoak ere. Aldez aurretik adierazitako marka jakin batetik beste taldea pasatzea da kirol honen helburua.
Honako esteka honetan sokatiraren adibide bat aurki dezakezue, izan ere, ikasleekin ariketa hau egin baino lehen bideoa jartzea aproposa izango litzateke: https://www.youtube.com/watch?v=NqtgDP9yajQ 

TXINGAK ERAMATEA
Pertsonak batek distantzia bat egin behar du txinga bana eskuetan eramaten duelarik. Kirol honek ez dauka denbora mugaturik, izan ere, distantzia luzeena egin duena irabazlea izango da. Txingek ezin dute lurra ukitu, bestela amaitutzat emango da ariketa.
Jarraian esteka bat uztiko dizuet kirol honen adibide, heziketa fisikoan edota edonon praktikatu dezazuen. Animatu eta ikusi! https://www.youtube.com/watch?v=yb47tegXB78  

LOKOTX BILKETA
Lokotx bilketa Hegoaldeko kirola zen gehien bat, gaur egun Iparraldean ere ikusten da. Aldez aurretik ilaran jarritako lokotxak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saskira sartu behar dira ahalik eta denbora laburrenean. Kirol hau bakarka zein taldeka praktikatu daiteke.
Hona hemen 2016an Gipuzkoan egindako lokotx bilketaren finala: https://www.youtube.com/watch?v=-C3-lU0ANws

No hay comentarios:

Publicar un comentario