Munduko edozein bazterretan sinesmen desberdinak eta
pertsonaia mitikoak aurkituko ditugu. Gaurkoan, euskal mitologian oinarrituko
gara. Mitologia euskara eta literaturan lantzen den edukia da, izan ere, honen inguruan jakitea garrantzi handikoa da, izan ere, gure herrialdeko festak, sinismenak eta bestelakoak, honetan oinarritzen dira.
Mitologia Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden
sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak dira.
Gainera, mitologia gizakiak zituen galdera askoren, bizitzak
sortzen zizkien egoera askoren eta bere inguruko
fenomeno naturalen azalpena ematen diena da. Nolabait esatearren, Euskal
Herrian aintzinako erlijioa izan zen mitologia.
Honako hauek dira euskal mitologiaren zenbait pertsonaia:
Mari Domingi eta Olentzero
Mari Domingi, artzaina da eta lurra lantzea da
bere lana. Eguzkiaren ibilbidea oso ondo
ezagutzen du eta ilargiaren fase desberdinak, baita landare desberdinen erabilera
osasungarria ere. Bestalde, Olentzero lanbidez
ikazkina da eta horregatik darama aurpegia ikatzez zikindua. Olentzero artzaina
da zenbait tokitan, nekazaria beste batzuen ustetan.
Mari Domingi eta Olentzero
elkarrekin bizi dira. Berain txabolak bata bestetik oso hurbil daude eta
horregatik hain lagunak dira. Gainera, haien artean laguntzen dira, bakoitzak
dakiena eta daukana elkar trukatzen du bestearekin. Orain dela asko, neguan
ikatza banatzen zuten etxez etxe neguak dakarren hotzaz babesteko asmoz. Gaur
egun, ordea, Euskal Herriko etxeetan opariak banatzen dituzte. Banatzen
dituzten jolas asko haien etxeetan egindakoak dira, oso trebeak dira egurra
lantzen
Olentzero eta Mari Domingiren
kondaira, klasean ikusteko oso aproposa: https://www.youtube.com/watch?v=n6-SIVLADWo
Tartalo
Tartalok begi bakarra dauka kopetan
kokatua. Indar handiko erraldoia da
haitzuloetan bizi zena. Haitzulo horretan bere artaldeak ditu, gauak haiekin
igarotzeko. Gainera, aukera duen bakoitzean jendea jateko joera dauka.
Sorginak
Sorginak jendea sendatzeko basa belarrak eta
fruituak biltzearen arduradunak ziren. Sorginek ostiral gauetan bilerak egiten
zituzten, Akelarre izenaz ezagutuak.
Euskal Herrian XV. eta XVII. mendeen artean
epaiketa ugari egin ziren haien aurka.
Liskar horietan herri sineskeriak, erlijioa, auzokoen arteko liskarrak
eta politika izaten ziren oinarri. Gainera,
Inkisizioaren garaian emakume asko hil ziren Euskal Herrian, sorginak
izatearen salaketapean.
Sorginen gauak horrelakoak ziren, umeekin ikusteko aproposa: https://www.youtube.com/watch?v=laSqSbFT4-c
Basajaun
Basoko gizona da, pisu handikoa eta handia.
Alabako eta Bizkaiko mendietan bizi da baita Iratin (Navarran) ere. Gizonaren
antza du, gorputza ilez estalia eta ile luze-luzea dauka. Bere oinetako bat txahal
baten apatxaren antza dauka.
Basajaun ez da pertsonaia oldakorra, baizik eta
artaldeen zaintzailea. Artaldeek basajaunen presentzia adierazten dute, zintzarriak astinduz. Gainera, Basajaunek ekaitza edota otsoak hurbiltzen
direnean, artzainak ohartarazteko oihuak eta txistuak egiten ditu mendian.
Gainera, umeen irudimena lantzeko eta gaiaren iguruan motibazioa handitzeko, baita idazmena lantzeko ere, haurrei esango diegu historio bat asmatzeko, non aldez aurretik landutako pertsonaia guztiak agertu beharko diren eta behin pentsatuta idatziz entregatu beharko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario