![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg5dmfTAo1bWyEw586hAQHgO2KKHXcMu2EwujQh0Rh6pS_7fX5czIdwSVKSL02O6gnkdgsKI0Llix9RHDNuea6NPvRTx2_VGb6rMHHdeQzWOzf_R-7w_Ef2Zeu_nOFQgsG0p49eVVAnnmc2/s200/lekukoa.jpg)
Korrika hasten den momentutik bukatu arte lekukoa eskuz
esku eta kilometroz kilometro pasatu egiten da. Lekuko horrek mezu bat gordetzen
du, izan ere, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean aldez aurretik
idatzitako mezua irakurriko du.
Aurten Korrikak 21. aldiz zeharkatuko du Euskal Herria.
Apirilaren 4an hasiko da Garesen (Nafarroan) eta hamar egun pasata, 14an
Gasteizen amaituko da. Korrika, gau eta egun gelditu gabe ibiliko da euskal errepideetan zehar, euskararen
alde borrokatuz.
Korrika egiten den urtean musika talde batek abesti
berria sortu egiten du, ekitaldi honen inguruan. Aurten Fermin Muguruzak eta La
Fugak sortu dute, Behean utziko dizuet linka abestia entzun ahal izateko.
Eskolek bebai Korrikaren alde egiten dute. Izan ere, txikienenek
aukera izango dute euskararen alde Korrikan parte hartzeko! Badira kilometroak erosten dituzten hezkuntz zentruak ere eta hezkuntza komunitate guztiaren artean zozketa egiten dute, horren ondorioz, pertsona batek lekukoa eramteko aukera izaten du.
Leku zehatz batetik korrika zer ordutan pasatzen den jakin
nahi baduzu, hementxe duzu ezteka: http://www.korrika.eus/ibilbidea/ibilbideabilaketa.html
Gainera, une oro jarrai dezakegu Korrika, Korrikaren
webgunean (www.korrika.eus). Gareseko (hasiera) eta Gasteizeko (amaiera)
ekitaldiak zuzenean ikusi ahalko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario