Euskal gastronomia ikasgeleetan lantzeak abantaila asko dauzka. Izan ere, geografia ikas daiteke, hau da, plater bakoitza nongoa den ikasiz. Konpetentzia digitala garatzeko aukera ederra da bebai, honen inguruko informazioa bila dezakete umeek interneten. Gainera, gure kultura-ondarearen zati bat da eta horren inguruan jakin beharra dago!
Euskal Herriko gastronomia maila nazionalean baita internazionalean ezagunenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, bertako sukaldariek munduan zehar ospea eman baitiote, produktuen bikaintasuna bilatzen baitute. Euskal Gatronomia sasoian eta kalitatezko produktuak erabiltzen ditu ardatz gisa. Hain zuzen ere, osagai desberdin askok osatzen dute bai barnealdeko baratzetakoek (haragiak, barazkiak eta abar) baita Kantauri itsasokoek ere.
Euskal Herriko gastronomia maila nazionalean baita internazionalean ezagunenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, bertako sukaldariek munduan zehar ospea eman baitiote, produktuen bikaintasuna bilatzen baitute. Euskal Gatronomia sasoian eta kalitatezko produktuak erabiltzen ditu ardatz gisa. Hain zuzen ere, osagai desberdin askok osatzen dute bai barnealdeko baratzetakoek (haragiak, barazkiak eta abar) baita Kantauri itsasokoek ere.
Euskal gastronomiaren ohiko plateren artean marmitakoa
dugu. Marmitakoa arrantzaleek asmatutako jakia da. Izena arrantzaleek erabilitako
marmita edo lapikotik datorkio. Marmitakoa egin ahal izateko honako hauek dira
beharrezkoak diren osagaiak: Hegaluze kg 1/2, patata kilo bat, 2 tipula, 2
piper berde, 2 piper gorri, 2 txorixo piper, 2 tomate, 2 baratxuri aleak eta
oliba olioa eta gazta (Euskadi Gastronomika, 2015).
Euskal
Herriko ohiko okelei erreparatzen badiegu, txangurroa aipatzea ezinbestekoa da.
Txangurroak euskal gastronomian ospe handia irabazi du. Txangurroa prestatzeko beharrezkoak dira:
tipula koilarakada bat, tomate koilarakada bat, porru koilarakada erdia, oliba
olioa, Brandy, ogi birrindua, gurina, gatza eta txangurro bat (Euskadi Gastronomika, 2015).
Aurretik aipatutako plateretaz gain, beste jaki ohiko batzuk
aurki ditzakegu, esate baterako: euskal pastela, goxua, hegaluzea tomatearekin,
mamia, babarrunak sakramentoekin eta patatak txorizoarekin, besteak beste.
Jakiek presentzia oso nabarmena dute Euskal Herriko jai
desberdinetan. Jaiak ospatzen direnean ohikoa da bertako janari tipikoak jatea,
batzuetan, horren inguruko lehiaketak ere egiten dira. Adibideak adibide, Santo
Tomas eguna eta urriko azken astelehena (Gernikan) dauzkagu.
Santo Tomas egunak nekazarien mundua hirietara hurbiltzen
du. Egun horretan baserritarrek euren etxeetako hainbat produktu saltzen
dituzte, hala nola: gaztak, erroskilak, eztia, gozokiak, fruituak, barazkiak
eta artisautza. Jai honetan txakolinarekin batera, taloa txorizoarekin jan
daiteke eta bertso, txalaparta, trikitixa eta tradiziozko doinu ederretaz gozatzeko
aukera paregabea da.
Gernikako urriko azken asteleheneko jaia euskal nekazaritzako
azokarik garrantzitsuenetakoa da. Bertako saltokietan nabarmenak dira gaztak,
fruituak, barazkiak, sagardoa, eztia, erroskillak, euskal pastela eta ogia.
Urriko azken astelehenean Gernikako kaletan barrena kalejirak, bertsolariak eta
abar aurki ditzakegu.
BIBLIOGRAFIA:
Euskadi, Basque Country. (2015). Marmitakoa. URL: https://turismoa.euskadi.eus/eu/plater-pintxo-tipikoak/marmitakoa/aa30-12375/eu/ -tik berreskuratuta
Gazteaukera, Euskadiko gazteen ataria. (2019). Txangurroa. URL: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/eu/plater-pintxo-tipikoak/txangurro/r58-2251/eu/ -tik berreskuratuta
No hay comentarios:
Publicar un comentario