lunes, 8 de abril de 2019

EUSKAL MUSIKA TRESNAK


Historian zehar Euskal Herrian musika tresna ugari erabili izan dira, batzuk ikur izatea lortu dute. Gainera, musika tresnen artean askok herri honen identifikagarri izatera heldu dira. Eskoletako musika orduan landu daitezkeen musika tresnak dira, bai atal teorikoa baita praktikoagoa ere, hau da, musika tresna hauek klasera eramanda eta umeei ikusteko eta ikutzeko aukera eskainiz. Euskal musika herrikoian honako hauek dira musika tresnarik ezagunenak:

Txalaparta

Txalaparta tradizionalek bi euskarri, saski edo otarrek, eta horien gainean jarritako ohol batek osatzen dute. Euskarrien gainean oihala isolatzeko. Oholak gainean jartzen dira, horizontalki. Altza lizarra edo gaztainondoa erabili izan ohi dira ohol horiek egiteko. Hala ere, honen itxura ez da beti eta leku guztietan berdina.

Perkusiozko euskal musika tresna zaharrenetariko bat da. Txalaparta, gehien bat baserriren eta sagardoaren munduari atxikita egon da. Herri askotan, upetelako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko.

Txistua eta danbolina

Gaur egun, Euskal Herriko musika tresnetatik ezagunena da. Aurrekaldean bi zulo eta atzekaldean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hori batez eta aho batez osatua, Txistua ezkerreko eskuaz jotzen da danbolina lagun duelarik.

Txistulariak esku batean txistua eta txistua daraman esku berean danbolina zintzilik beste eskua libre utziz erritmoa eramateko.

Danbolina antxumearen larruz edota plastikozko adabakiz egiten den instrumentua da, egun euritsuetan erabiltzea ahalbidetzen duena.


Dultzaina

Kanaberazko mihi bikoitzekoa metaleko tudel bati lotua eta gorputz koniko irregularreko forma duen instrumentua. Gehienetan zurezkoak izaten dira. 

               Tonu-aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin ixten den behealdean dagoen lehena. Hala ere, badira dultzaina zahar batzuk atzeko zulo hau ez dutenak.

                Dultzaineroek ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herri txikietako festetan ibiltzen ziren eta dira. Baserri ingurukoek belarriz ikasten eta jotzen zuten. Errepertorioari hasiera emateko “martxa” batekin ematen zioten hasiera, jendea hurbildu zedin. Horren ostean, korroa sortu eta jota, arin-arin, porrusalda, buelta eta fandangoa jotzen zuten.  Etxeko edo inguruko dultzaineroek entzunez ikasten zuten. Geroago ere, jotzen aritzen zirenean, belarriz ikasten zituzten pieza berriak.

Alboka

Alboka kainaberazko bi hodiz eta bere buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Hodi batek bost zulo ditu eta besteak ordea, hiru. Alboka jotzerakoan haizea botatzeko teknika berezia erabili behar da. Sudurretik haizea hartzen den bitartean erreserba hori, masailaren presioaren eraginez ateratzen da.

Bizkaian alboka jotzen den lurraldea eta kalean jotzen bada ere, aspaldian baserritar giroan bizi izan da erabat festak eta erromeriak alaituz. Albokak sortzen dituen musika errepertorioen artean buelta eta porrusalda ditugu.



Gainera, ikasgelan hauetako instrumenturen bat jotzen dakien ikasleeren bat egotekotan, ideia ona izango zen bera klasean jotzea eta bere instrumentuaren inguruko informazioa eskaintzea. Beste aukera bat izan zitekeen bideo batzuk erakustea, instrumentu bakoitzaren soinua zelakoa den entzuteko.

Gainera webgune honetan https://sites.google.com/site/musika2hezkuntza/extra-credit/2-maila/euskal-instrumentuak musika tresna hauen informazioaz aparte askoz gehiago aurki dezakezu.

HERRI KIROLAK



Eguneroko lana eta batez ere baserrikoa, da kirol honen oinarria, izan ere, herri kirolak eta apustuak betidanik elkarrekin joan dira.

Herri kirolak garai bateko  eguneroko lanean eta batez ere baserriko lanean oinarrituta, aisialdiko jardun bihurtu dira.  Aspaldian, aurkarien artean apustuak egiten ziren, dirua edo aziendak jokatuz.

Euskal Herriko herrialde bakoitzak badu bere espezialitatea. Bizkaian eta Gipuzkoan idi probak dira ezagunenak, Nafarroan aizkolapustuan eta Iparralden laztoa altxatzea, orga jokoak, ontzi eramatea, besteak beste.

Urtero, herri kirolen saioak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal Herriko jai desberdinetan ikusteko aukera izan dezakezu, hala nola: Aste Nagusian, San Ferminetan edota Gasteizeko jaietan. Baina ere aipatu beharrekoa da hezkuntzan landu beharrreko alderdia dela, izan ere, heziketa fisikoan landu egiten diren ariketak izaten dira jarraian ikusiko ditugunak. 

Gaur egun, apustuen ohitura hori gutxitzen ari da. Izan ere, Herri kirol federazioa sortu zenetik txapelketak eta erakustaldietan gehiago oinarritu da. Gainera, kirol hau aspaldi praktikatu egiten da eskoletan, batez ere honako proba hauek:

SOKATIRA PROBA
Sokatiran, bi talde desberdinek soka baten alde bietan jartzen dira eta talde bakoitzak bere aldera tira egiten du. Normalean zortzi pertsonaz osatutako taldeak izaten dira, baina badira 4 pertsonaz osatutakoak ere. Aldez aurretik adierazitako marka jakin batetik beste taldea pasatzea da kirol honen helburua.
Honako esteka honetan sokatiraren adibide bat aurki dezakezue, izan ere, ikasleekin ariketa hau egin baino lehen bideoa jartzea aproposa izango litzateke: https://www.youtube.com/watch?v=NqtgDP9yajQ 

TXINGAK ERAMATEA
Pertsonak batek distantzia bat egin behar du txinga bana eskuetan eramaten duelarik. Kirol honek ez dauka denbora mugaturik, izan ere, distantzia luzeena egin duena irabazlea izango da. Txingek ezin dute lurra ukitu, bestela amaitutzat emango da ariketa.
Jarraian esteka bat uztiko dizuet kirol honen adibide, heziketa fisikoan edota edonon praktikatu dezazuen. Animatu eta ikusi! https://www.youtube.com/watch?v=yb47tegXB78  

LOKOTX BILKETA
Lokotx bilketa Hegoaldeko kirola zen gehien bat, gaur egun Iparraldean ere ikusten da. Aldez aurretik ilaran jarritako lokotxak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saskira sartu behar dira ahalik eta denbora laburrenean. Kirol hau bakarka zein taldeka praktikatu daiteke.
Hona hemen 2016an Gipuzkoan egindako lokotx bilketaren finala: https://www.youtube.com/watch?v=-C3-lU0ANws

BERTSOLARITZA


Nahiz eta jakin bertsolaritza aspalditik existitzen dela, ez dakigu zehatz mehatz noiztik existitzen den. Jakin badakigu 1801. urtekoa dela aurkitutako lehen bertso idatzia. Orduan, bertsolaritza komunikabide gisa erabiltzen zen, Euskal Herrian gaur egungo egunkariaren edo telebistaren papera zeukan. Gaur egun ordea, helburu desberdinak dituzte eta leku desberdinetan egiten dira, horietako bat eskoletan. Euskara eta literaturaren arloan lantzen den gai bat da, izan ere, bertsotan dakien pertsona bat eskoletara hurbiltzen da eta bertako ikasleei bertsoen garrantziaz, historiaz, egituretaz, neurrietaz eta abar. hitz egiten die. Post honetan aurkitzen den informazioa erabilgarria izan daiteke, bertsoen inguruko jakintzak finkatzeko.

Bertsolaritza, ahoz egiten den literatura da, izan ere, kantu inprobisatu bat da. Bertsolariak bertsoa botatzeko geldi egoten dira, besoak atzean edo poltsikoetan eta geldi dituztelarik. Izan ere, bertsoaren  helburua bertsoaren bidez ikusleen atentzioa deitzea da eta ez mugimenduaren bidez.

Txapelketa finalak BECen ospatu egiten da, sei ordu irauten du, hain zuzen ere, hiru goizean eta arratsaldean beste hiru. Gainera, ekintza kultural gutxik lortzen dute hainbeste pertsona biltzea. 

Bertsolariek bertsotan hasi baino lehen, bertsoaren amaiera pentsatzen dute. Hortik abiatuta bertsoa osatzen dute. Bertsoak hiru ezaugarri nagusietan oinarritzen da. Lehenik eta behin doinua, hau da, testuinguru bakoitzera bertsoa moldatu beharko dugu. Bigarrenik neurria, silaben kopuruaren garrantzia. Azkenik, errima, hitzak bukaeran antzekotasuna izatea.

Bertsolariak bertsotan ibiltzen direnean ariketa desberdinak egiten dituzte. Alde batetik, bakarka kantatzea, gai bat emanda horren inguruan kantatzea. Bestetik, lau errimak emanda bertsolariak bertsoa egitea. Beste ariketa bat izan daiteke ofizioetan kantatzea, hau da, bakoitzari rol bate maten zaio eta bertsolari bakoitzak rol horretatik abesten du.

Bertsolaritzan normalean honako egitura hauek erabiltzen dituzte. Koplak lau lerroetakoak izaten dira. Zortzikoak, zortzi lerroko bertsoak dira eta hamarrekoak, hamar lerrokoak. Bertsoak, silaba kopuruen arabera bebai sailkatzen dira, 7-6 txikiak eta 10-8 handiak.

Bertsolaritzaren inguruan informazio gehiago bilatzen bazabiltza, hona hemen Eusko Jaurlaritzak sortutako webgune bat http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bertsoa/eu_1338/bertso01_e.html

Gainera, Mailan Lujanbiok eta Amets Arzallusek egindako bertso batzuk uzten dizkizuet behean, zuen interesekoak izan daitezke eta!
Maialen Lujanbio (Bertsolari Txapelketa Nagusia): https://www.youtube.com/watch?v=AIiE4Mk2X7g
Amets Arzallus: https://www.youtube.com/watch?v=ENaWHZnk6kA

EUSKAL DANTZAK





Euskal kulturaren aspekturik garrantzitsuen artean euskal dantzak aurkitzen dira,  Euskal Herriko jendeak euskal folklorea dantzatzen duena da. Euskal nortasunean, izaera garrantzitsua daukate. Aspaldian, tradizio desberdinetarako erabiltzen ziren , gaur egun, ordea, helburu desberdin bat dute: partizipazioa, inklusioa, interakzioa eta konbibentzia. Helburu horietaz baliatuz ikus dezakegu zelan hezkuntzarako aukera ezin hobea den. Gero eta gehiago dira euskal dantzak haien eskoletan egitera animatzen diren ikastetxeak, badira heziketa fisiko barruko irakasgai gisatzat hartzen dutenak baita ordu erdi astean dantzentzat denbora eskainten dutenak ere. 



Historia

Euskal dantzek, generazioz generazio borrokatu izan dute, gaur egungo kulturaren parte zaten jarraitzeko. Aktibitate kulturalen artean, horietako bat folklorea da. Dantza hautan, eragin desberdinak ikus daitezke, hauek euskal bizitzaren, erlijioaren eta jaien parte garrantzitsua izan baitira. 

Aspaldian, mutilak ziren dantzatzen zutenak. Gaur egun, ordea, dantzarien zenbaki handi bat emakumezkoena da. Gainera, galduak ziren dantzak emakumeei esker berreskuratu egin dira, hala nola, “El Ciego”.

20. hamarkadako lehenengo herenean, dantza tradizionalak boterea lortzen hasi ziren. Era honetan, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetan, Euskal dantzako taldeak batzarrak eta ikuskizunak antolatzen hasi ziren.

Hala ere, Guerra zibilak Euskal kultura isildu eta desagertzea egin zuen. Francoren heriotzaren ostean Euskal folklorea oso gutxien eskuetan geratu zen.
Denborak aurrera joan ahala, 40. Hamarkadan, euskal dantzetako taldeak sortzen hasi ziren Euskal Herriko eremu desberdinetan. 50. Hamarkadan zenbait talde berri sortu ziren, horien artean: Duguna (Iruñan), Goizalde (Donostian) eta Dindirri (Bilbon) aurkitzen ditugu.
Mugimendu hau aurrera joan zen heinean, dantza talde berriak herri desberdinetara zabalduko ziren. Talde kopuruak handitzen hasi zen eta taldeen artean dantza desberdinak irakasten hasi ziren. Folklorearen inguruko ikerkuntzak egin zituzten, dantzarientzako egunak proposatu zituzten “dantzari txikiaren eguna”, asoziazioak sortu zituzten, dantzen inguruan idatzi zuten, hala nola, “Dantzariak” aldizkaria. Horren eraginez Euskal dantzak gero eta garrantzia handiagoa lortu zuten.
Gaur egun, 250 talde baino gehiago daude Euskal Herrian zehar. Bizkaia, probintzia guztien artean talde gehien dituena da, 100 baino gehiagorekin.
Nahiz eta talde hauen helburua Euskal dantza hauek mantentzea den, azken urteetan, dantza talde askok beraien dantzak, dantza kontenporaneokin konbinatzen hasi dira. Baina, ahaztu gabe oinarria dantza tradizionaletan dagoela.

Hezkuntzan lan daitezeen euskal dantza desberdinen bideoak
-          Txulalai: https://www.youtube.com/watch?v=-067UVeIHU8
-          Marmutx: https://www.youtube.com/watch?v=ZNkar1S3Pco
-          Zapatain dantza: https://www.youtube.com/watch?v=rgS223kISr0
-          Esku dantza: https://www.youtube.com/watch?v=kniyNEH-Ugs
-          Xan petrike: https://www.youtube.com/watch?v=T317X2r65fY

Albisteak
Bizkaian ikuskizunak noiz diren jakin nahi izatekotan edota informazioa bilatu nahian bazabiltza Dantza Biltzarreko web orrian aurki dezakezu. Honako hau da esteka: https://www.dantzanet.net/?q=es/node/44


GASTRONOMIA


Euskal gastronomia ikasgeleetan lantzeak abantaila asko dauzka. Izan ere, geografia ikas daiteke, hau da, plater bakoitza nongoa den ikasiz. Konpetentzia digitala garatzeko aukera ederra da bebai, honen inguruko informazioa bila dezakete umeek interneten. Gainera, gure kultura-ondarearen zati bat da eta horren inguruan jakin beharra dago!
Euskal Herriko gastronomia maila nazionalean baita internazionalean ezagunenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, bertako sukaldariek munduan zehar ospea eman baitiote, produktuen bikaintasuna bilatzen baitute. Euskal Gatronomia sasoian eta kalitatezko produktuak erabiltzen ditu ardatz gisa. Hain zuzen ere, osagai desberdin askok osatzen dute bai barnealdeko baratzetakoek (haragiak, barazkiak eta abar) baita Kantauri itsasokoek ere.

Euskal gastronomiaren ohiko plateren artean marmitakoa dugu. Marmitakoa arrantzaleek asmatutako jakia da. Izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Marmitakoa egin ahal izateko honako hauek dira beharrezkoak diren osagaiak: Hegaluze kg 1/2, patata kilo bat, 2 tipula, 2 piper berde, 2 piper gorri, 2 txorixo piper, 2 tomate, 2 baratxuri aleak eta oliba olioa eta gazta   (Euskadi Gastronomika, 2015).

Euskal Herriko ohiko okelei erreparatzen badiegu, txangurroa aipatzea ezinbestekoa da. Txangurroak euskal gastronomian ospe handia irabazi du.  Txangurroa prestatzeko beharrezkoak dira: tipula koilarakada bat, tomate koilarakada bat, porru koilarakada erdia, oliba olioa, Brandy, ogi birrindua, gurina, gatza eta txangurro bat (Euskadi Gastronomika, 2015).

Aurretik aipatutako plateretaz gain, beste jaki ohiko batzuk aurki ditzakegu, esate baterako: euskal pastela, goxua, hegaluzea tomatearekin, mamia, babarrunak sakramentoekin eta patatak txorizoarekin, besteak beste.

Jakiek presentzia oso nabarmena dute Euskal Herriko jai desberdinetan. Jaiak ospatzen direnean ohikoa da bertako janari tipikoak jatea, batzuetan, horren inguruko lehiaketak ere egiten dira. Adibideak adibide, Santo Tomas eguna eta urriko azken astelehena (Gernikan) dauzkagu.

Santo Tomas egunak nekazarien mundua hirietara hurbiltzen du. Egun horretan baserritarrek euren etxeetako hainbat produktu saltzen dituzte, hala nola: gaztak, erroskilak, eztia, gozokiak, fruituak, barazkiak eta artisautza. Jai honetan txakolinarekin batera, taloa txorizoarekin jan daiteke eta bertso, txalaparta, trikitixa eta tradiziozko doinu ederretaz gozatzeko aukera paregabea da.

Gernikako urriko azken asteleheneko jaia euskal nekazaritzako azokarik garrantzitsuenetakoa da. Bertako saltokietan nabarmenak dira gaztak, fruituak, barazkiak, sagardoa, eztia, erroskillak, euskal pastela eta ogia. Urriko azken astelehenean Gernikako kaletan barrena kalejirak, bertsolariak eta abar aurki ditzakegu.

BIBLIOGRAFIA:

Euskadi, Basque Country. (2015). Marmitakoa. URL: https://turismoa.euskadi.eus/eu/plater-pintxo-tipikoak/marmitakoa/aa30-12375/eu/ -tik berreskuratuta

Gazteaukera, Euskadiko gazteen ataria. (2019). Txangurroa. URL: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/eu/plater-pintxo-tipikoak/txangurro/r58-2251/eu/ -tik berreskuratuta 

BADATOR KORRIKA!


Korrika Euskal Herri osotik egiten den euskararen aldeko ekimena da. Mugimendu honek bi helburu ditu, bata euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta bestea euskaltegiak dirua biltzea.

Korrika hasten den momentutik bukatu arte lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro pasatu egiten da. Lekuko horrek mezu bat gordetzen du, izan ere, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean aldez aurretik idatzitako mezua irakurriko du.

Aurten Korrikak 21. aldiz zeharkatuko du Euskal Herria. Apirilaren 4an hasiko da Garesen (Nafarroan) eta hamar egun pasata, 14an Gasteizen amaituko da. Korrika, gau eta egun gelditu gabe ibiliko da euskal errepideetan zehar, euskararen alde borrokatuz.
  
  

Korrika egiten den urtean musika talde batek abesti berria sortu egiten du, ekitaldi honen inguruan. Aurten Fermin Muguruzak eta La Fugak sortu dute, Behean utziko dizuet linka abestia entzun ahal izateko.
Eskolek bebai Korrikaren alde egiten dute. Izan ere, txikienenek aukera izango dute euskararen alde Korrikan parte hartzeko! Badira kilometroak erosten dituzten hezkuntz zentruak ere eta hezkuntza komunitate guztiaren artean zozketa egiten dute, horren ondorioz,  pertsona batek lekukoa eramteko aukera izaten du. 
Leku zehatz batetik korrika zer ordutan pasatzen den jakin nahi baduzu, hementxe duzu ezteka: http://www.korrika.eus/ibilbidea/ibilbideabilaketa.html
Gainera, une oro jarrai dezakegu Korrika, Korrikaren webgunean (www.korrika.eus). Gareseko (hasiera) eta Gasteizeko (amaiera) ekitaldiak zuzenean ikusi ahalko dira.

EUSKARA


Euskarak 850.000 hiztun inguru dituen hizkuntza da. Hizkuntza hau Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hitz egiten da baita Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoako probintzietan ere. Zazpi probintzia horiek Euskal Herria edota Baskonia deitzen dira.

Francoren garaian euskara guztiz debekatu zen. Hala ere, bazeuden zenbait ikastola zeinek euskara bultzatu zuten. Beraz, errekonozimentu moduan ikastola horiei  sare publikora pasatzeko aukera eman zieten. Orduan, 1993an artikulu bat kaleratu zen non euskal eskolen %56a euskal sarean sartzea erabaki zutela esaten zuen. Fernando Buesa hezkuntza sailburua zena garai artan aukera hori eskaini zien.

Desberdintasun asko ditu euskarak, gehienbat euskara batua eta euskalkiak erabiltzen dira. Euskara batua da hezkuntza sisteman, administrazioan, komunikabideetan eta literaturan gehien bat erabiltzen dena. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara estandar honen oinarriak ezarri zituenetik indar gehiago hartu du. Ordea, euskalkiak ahozko komunikazioan ematen dira gehien bat.

Euskarak Nafarroan duen egoera latza da. Nafarroako biztanleen jarrera oso polarizatua da, ez dago akordio sozialik. Frantziako egoera larriena da, etengabe hiztuna galtzen dabil eta hizkuntza galtzeko arriskuan daude. Badirudi Euskadin aurrera egiten ari dela eta biziraupena badagoela, hala ere, egoera zail batean aurkitzen da. 



Duela pare bat urte El correo egunkarian albiste bat atera zen non “Haurrak irakaslearekin hitz egiterakoan gure hizkuntzaren erabilera %80ra igo bada ere, jolas orduetan erdira murriztu da” agertzen zen.

Ikusi dugun bezala euskarak ibilbide luzea izan du ofizialtasuna lortu eta eskoletan sartu baino lehen. Esaldi horrek esaten digu umeek haien artean gaztelaniaz berba egiteko joera dutela eta hori egoera tristea da euskararen erabilerarentzat, sustapenarentzat eta hizkuntzaren biziraupenerako. Gainera, Euskara hizkuntzarentzat datu hau kezkagarria da oso. Izan ere, gure hizkuntzak nahiz eta ofizialtasuna lortu duen, hizlariak galtzen ari ditu. 

Eskola askotan Argitxoz baliatzen dira, umeek euskeraz egin dezaten. Argitxo iratxo bat da eta euskera asko gustatzen zaio. Baina, umeei gaztelaniaz entzuten dienean oso txiste jartzen da, ordea, ikasleeak euskaraz haritzen direnean oso pozik! Gainera, hain da txikia Argitxo, ez dugula ikusten, edonon egon daiteke, beraz, euskaraz egin beharra dago. 




BIBLIOGRAFIA: Moyano, I. (2017, Noviembre, 14). Euskara eskolan: batean bale, bestean kale. El correo. https://www.elcorreo.com/zurekin/euskara-eskolan-batean-20171114132837-nt.html -tik hartuta. 


EUSKAL MITOLOGIA


Munduko edozein bazterretan sinesmen desberdinak eta pertsonaia mitikoak aurkituko ditugu. Gaurkoan, euskal mitologian oinarrituko gara. Mitologia euskara eta literaturan lantzen den edukia da, izan ere, honen inguruan jakitea garrantzi handikoa da, izan ere, gure herrialdeko festak, sinismenak eta bestelakoak, honetan oinarritzen dira. 

Mitologia Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak dira.

Gainera, mitologia gizakiak zituen galdera askoren, bizitzak sortzen zizkien egoera askoren eta bere inguruko fenomeno naturalen azalpena ematen diena da. Nolabait esatearren, Euskal Herrian aintzinako erlijioa izan zen mitologia.

Honako hauek dira euskal mitologiaren zenbait pertsonaia:

Mari Domingi eta Olentzero
Mari Domingi, artzaina da eta lurra lantzea da bere lana.  Eguzkiaren ibilbidea oso ondo ezagutzen du eta ilargiaren fase desberdinak, baita landare desberdinen erabilera osasungarria ere. Bestalde, Olentzero lanbidez ikazkina da eta horregatik darama aurpegia ikatzez zikindua. Olentzero artzaina da zenbait tokitan, nekazaria beste batzuen ustetan.
Mari Domingi eta Olentzero elkarrekin bizi dira. Berain txabolak bata bestetik oso hurbil daude eta horregatik hain lagunak dira. Gainera, haien artean laguntzen dira, bakoitzak dakiena eta daukana elkar trukatzen du bestearekin. Orain dela asko, neguan ikatza banatzen zuten etxez etxe neguak dakarren hotzaz babesteko asmoz. Gaur egun, ordea, Euskal Herriko etxeetan opariak banatzen dituzte. Banatzen dituzten jolas asko haien etxeetan egindakoak dira, oso trebeak dira egurra lantzen  
Olentzero eta Mari Domingiren kondaira, klasean ikusteko oso aproposa: https://www.youtube.com/watch?v=n6-SIVLADWo

Tartalo
Tartalok begi bakarra dauka kopetan kokatua.  Indar handiko erraldoia da haitzuloetan bizi zena. Haitzulo horretan bere artaldeak ditu, gauak haiekin igarotzeko. Gainera, aukera duen bakoitzean jendea jateko joera dauka.

Tartaloren kondaira, klasean landu daitekeena: https://www.youtube.com/watch?v=j-THGomlBgY

Sorginak
Sorginak jendea sendatzeko basa belarrak eta fruituak biltzearen arduradunak ziren. Sorginek ostiral gauetan bilerak egiten zituzten, Akelarre izenaz ezagutuak.
Euskal Herrian XV. eta XVII. mendeen artean epaiketa ugari egin ziren haien aurka.  Liskar horietan herri sineskeriak, erlijioa, auzokoen arteko liskarrak eta politika izaten ziren oinarri. Gainera,  Inkisizioaren garaian emakume asko hil ziren Euskal Herrian, sorginak izatearen salaketapean.
Sorginen gauak horrelakoak ziren, umeekin ikusteko aproposa: https://www.youtube.com/watch?v=laSqSbFT4-c 

Basajaun
Basoko gizona da, pisu handikoa eta handia. Alabako eta Bizkaiko mendietan bizi da baita Iratin (Navarran) ere. Gizonaren antza du, gorputza ilez estalia eta ile luze-luzea dauka. Bere oinetako bat txahal baten apatxaren antza dauka.
Basajaun ez da pertsonaia oldakorra, baizik eta artaldeen zaintzailea. Artaldeek basajaunen presentzia adierazten dute,  zintzarriak astinduz. Gainera,  Basajaunek ekaitza edota otsoak hurbiltzen direnean, artzainak ohartarazteko oihuak eta txistuak egiten ditu mendian.

Gainera, umeen irudimena lantzeko eta gaiaren iguruan motibazioa handitzeko, baita idazmena lantzeko ere, haurrei esango diegu historio bat asmatzeko, non aldez aurretik landutako pertsonaia guztiak agertu beharko diren eta behin pentsatuta idatziz entregatu beharko dute.

SARRERA


¿Euskal kulturako esparru desberdinen inguruan gehiago jakitea gustatuko litzaizuke?

Ongi etorriak nire blogera! Euskal kulturaren inguruan jakin mina piztu bazaizu edota honen inguruko ideien bila bazabilz leku egokira heldu zara!

Blog honetan euskal kulturaren zenbait esparru desberdinetan murgilduko gara, hala nola: mitologia, euskal dantzak, herri kirolak, bertsolaritza, euskal datzak, euskara eta korrika. Gainera, etxeko txikiekin landu edota hezkuntzako curriculumean agertzen eta disfrutatu daitezkeen gaiak dira. Blog honetan informazioaz aparte bebai egin daitezkeen ariketa batzuk aurkituko dituzue. 

Bestalde, behean izango duzue aukera zuen iritziak uzteko, ez izan beldurrik zure iritzia besteekin eta nirekin partekatzeko, pozik irakurriko ditugu besteen esperientziak, iritziak, ikuspuntuak, besteak beste.

Beraz, has gaitezen gure kultura-ondareaz gozatzen, zaintzen eta maitatzen!