Historian zehar Euskal Herrian musika tresna ugari erabili izan dira,
batzuk ikur izatea lortu dute. Gainera, musika tresnen artean askok herri honen
identifikagarri izatera heldu dira. Eskoletako musika orduan landu daitezkeen musika tresnak dira, bai atal teorikoa baita praktikoagoa ere, hau da, musika tresna hauek klasera eramanda eta umeei ikusteko eta ikutzeko aukera eskainiz. Euskal
musika herrikoian honako hauek dira musika tresnarik ezagunenak:
Txalaparta
Txalaparta tradizionalek bi euskarri, saski edo otarrek, eta horien gainean
jarritako ohol batek osatzen dute. Euskarrien gainean oihala isolatzeko. Oholak
gainean jartzen dira, horizontalki. Altza lizarra edo gaztainondoa erabili izan
ohi dira ohol horiek egiteko. Hala ere, honen itxura ez da beti eta leku
guztietan berdina.
Perkusiozko euskal musika tresna zaharrenetariko bat da. Txalaparta, gehien
bat baserriren eta sagardoaren munduari atxikita egon da. Herri askotan,
upetelako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen
inguruko jendeari jakinarazteko.
Txistua eta danbolina
Gaur egun, Euskal Herriko musika tresnetatik ezagunena da. Aurrekaldean bi
zulo eta atzekaldean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hori batez eta aho
batez osatua, Txistua ezkerreko eskuaz jotzen da danbolina lagun duelarik.
Txistulariak esku batean txistua eta txistua daraman esku berean danbolina
zintzilik beste eskua libre utziz erritmoa eramateko.
Danbolina antxumearen larruz edota plastikozko adabakiz egiten den
instrumentua da, egun euritsuetan erabiltzea ahalbidetzen duena.
Dultzaina
Kanaberazko mihi bikoitzekoa metaleko tudel bati lotua eta gorputz koniko
irregularreko forma duen instrumentua. Gehienetan zurezkoak izaten dira.
Tonu-aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin ixten den behealdean dagoen lehena. Hala ere, badira dultzaina zahar batzuk atzeko zulo hau ez dutenak.
Dultzaineroek ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herri txikietako festetan ibiltzen ziren eta dira. Baserri ingurukoek belarriz ikasten eta jotzen zuten. Errepertorioari hasiera emateko “martxa” batekin ematen zioten hasiera, jendea hurbildu zedin. Horren ostean, korroa sortu eta jota, arin-arin, porrusalda, buelta eta fandangoa jotzen zuten. Etxeko edo inguruko dultzaineroek entzunez ikasten zuten. Geroago ere, jotzen aritzen zirenean, belarriz ikasten zituzten pieza berriak.
Alboka
Alboka kainaberazko bi hodiz eta bere buruetan itsatsitako bi behi adar
zatiz osatuta dago. Hodi batek bost zulo ditu eta besteak ordea, hiru. Alboka
jotzerakoan haizea botatzeko teknika berezia erabili behar da. Sudurretik
haizea hartzen den bitartean erreserba hori, masailaren presioaren eraginez
ateratzen da.
Bizkaian alboka jotzen den lurraldea eta kalean jotzen bada ere, aspaldian baserritar
giroan bizi izan da erabat festak eta erromeriak alaituz. Albokak sortzen
dituen musika errepertorioen artean buelta eta porrusalda ditugu.
Gainera, ikasgelan hauetako instrumenturen bat jotzen dakien ikasleeren bat egotekotan, ideia ona izango zen bera klasean jotzea eta bere instrumentuaren inguruko informazioa eskaintzea. Beste aukera bat izan zitekeen bideo batzuk erakustea, instrumentu bakoitzaren soinua zelakoa den entzuteko.
Gainera webgune honetan https://sites.google.com/site/musika2hezkuntza/extra-credit/2-maila/euskal-instrumentuak musika tresna hauen informazioaz aparte askoz gehiago aurki dezakezu.